Osasun Bakarra, jomuga eskuraezina - Miren Basaras, Jesus Mari Makazaga, Elisabete Alberdi

Osasun bakarra, jomuga eskuraezinaEHU Argitalpenak

Liburu aurkezpena

Ekitaldian parte hartuko dutenak: Miren Basaras, Jesus Mari Makazaga, Elisabete Alberdi 

Mikroorganismoak nonahi daude eta gizakiarekin duten erlazioan nahiz eta gehienak lagunak izan, badaude batzuk patogenoak edo etsaiak direnak. COVID-19aren pandemiari esker berriro baieztatu dugu mikroorganismoen mehatxu erreala infekzio emergenteen sorreran. Saguzarretatik etorritako mikroorganismoak badira nazioartean osasun publikoko larrialdiak sorrarazteko mehatxuak baina karraskariak, eltxoak, akainak edo permafrosta ere begi-bistan izan behar dugu. 

Historian zehar pandemien garrantzia ukaezina da baina etorkizunean ere hala izango da. Liburu honetan nola babestu gaitezkeen bizitzan zehar edo etorkizuneko pandemiak aurreikusteko elkarlana bultzatu behar dela sakonduko da. Bestalde, botiken aurrean mikroorganismoen erresistenteen pandemia isilaren arrazoietan eta irtenbideetan hausnarketa egingo da. Gizakiaren, animalien eta ingurumenaren papera hertsiki elkartuta daude eta batean zein bestean aritu behar garela aztertu da. Gaur egun, informazioa edonon dago; sare sozialetan adituek zein negazionistek idatzi dezakete, eta bertan dauden mezuak partekatzen ditugunean sarritan ez gara kontziente desinformazioa handitzen ari garela. Zalantzarik gabe arazo bat ukatzeak ez du esan nahi arazo hori ez dagoenik.

 Liburu honek, Osasun Bakarra leloa jomuga izanik, aurreko gaietan jardungo du, osasun publikoa mundu osokoa baita. Jomuga hori lortzeko zailtasunak azaltzen saiatuko gara eta nola gutariko bakoitzak hartzen ditugun neurri eta erabakiek ere (edo hartzen ez ditugunek) zuzenean eragiten dutela osasunean.

Abenduak 7

11:00 - 11:30

Talaia – Landakogunea