SuaW

SuaAlex Tello, Julen Ribas, Xabi Bastida eta Aitor Gorosabel

Liburu aurkezpena

80 orrialdeko tapa gogordun kolorezko komikia.

Alex Tellok, Su Ta Garren kanten pasarte batzuk bata bestearen atzetik lotuz, sorturiko fikziozko istorio bat.

Julen Ribasek bere marrazkien bitartez, bai istorio berari eta bereziki Suari bizitza ematen die.

Mikel Sotok bere ezagutza eta esperientzia pertsonaletik idatzitako hitzaurrea.

 

Sinopsia:

Sua gaztea bere bizimoduarekin atsekabetuta dago eta bere motibazio bakarra parrandan murgiltzea izango da.

Hondoa jo ostean, musikarako grinak hauspotuta ilusioz ekin eta sentipenak askatuko ditu testuinguru soziopolitiko nahasiarekin topo egingo duelarik.

Abenduak 4

17:00 - 17:30

Talaia – Musika Eskola