Goxua´n Salsa

Disko aurkezpena
Goxua´n Salsa taldea 2020ko urtarrilean sortu zen Iruñean, kulturen arteko lotura berriak bilatu eta saltsa eta musika latinoa euskaraz eginez.
Orkestra kolonbiar-nafarrak 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan New Yorken, Kolonbian eta Puerto Ricon egiten zen saltsa klasikoa interpretatzen du, baina letretan ukitu berritzaile bat emanez; izan ere, genero horretan orain arte sekula ez bezala, euskaraz abesten baitute.
Goxua'n Salsa talde kolonbiar-nafarrak estudioko lehen albuma argitaratu du, 11 abestirekin. Horien artean, saltsa klasikoan, beste genero batzuen bertsio handiak eta gai propioak daude.