AslaNire eguzkia

Disko aurkezpena

Nire eguzkia Asla taldearen lehenengo diskoa da. Urte batzuetan zehar bikote gisa jardun ostean, 2019an maketa akustiko bat agitaratu zuten eta, orain, beren estraineko lan luze honetan, banda-formatura jo dute. Diskoa 2022. urtean grabatu dute, Sopelako Sweet Saúl Music Recording Studioetan, eta Saúl Santolariak egin ditu teknikari eta produktore lanak.

Ahotsak eta doinuek garrantzi haundia dute pop rockaz osatutako lan horretan, non abesti indartsuak eta lasaiak tartekatzen baitira. Kitarrak nagusi diren arren, zenbait kolaboratzaile izan ditu taldeak: soka-etahaize-hirukoteak, pianoa eta hammonda ere entzun daitezke. Gai pertsonal eta sozialei buruz dihardute Oier Aslak konposatutako hamar abestiek. Berak sortu zuen taldea 2016 bukaeran, eta, garu egun, honako hauek osatzen dute: Gurutze Etxebarria (ahotsak), Danel Marín (bateria eta perkusioak), Asier Bardezi (baxua), Andrés Tejo (gitarra) eta Oier Asla (ahotsak eta gitarra).

Abenduak 10

13:20 - 13:50

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi