HarizkoZubiakPamiela

Harizko ZubiakJon Sarasua eta Jose Angel Irigaray (Pamiela)

Liburu aurkezpena

Brasilgo Pernambuco, Mexikoko Puebla, Yucatan, Ipar Afrikako Tanger eta Haitira egindako lan-bidaietako testu laburrek osatzen dute Harizko zubiak. Bazter horietako gertakari txikien marrazki-sorta moduko bat da: hizkuntza-komunitate gutxituekiko harremanak, Haitiko egoera berezian izandakoak, Brasilen kantu inprobisatuaren munduan egindako loturak… 

Haitiarrak, nahuatlak, maiak, amazighak edota pernambucarrak munduaren ikarez mintzo dira orriotan, eta euskararen herriaren galdegaiak ez dira beti urruti. Jasokinak ibilbidean jasotako puskak dira: egoerak, ekintzen apunteak, eta lehen pertsonan idatzitako gogoetak. Guztiaren atzean, eragileen arteko kontrabando ikusezina. Ekiteko modu bat. Eta ekinaren alboan, begiratzeko modu bat.

Abenduak 11

18:30 - 19:00

Talaia – Landakogunea