Miren Azkarate - "Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak"Baigorri argitaletxea

Liburu aurkezpena

Esperientzia pertsonaletik eta arrazoi politikoengatik gurasoen erbestean edo deportazioan jaio, hazi edo bizi izan ziren haur eta gazteen ikuspegitik idatzitako liburua da hau. Herri honetako sufrimenduaren kroniketan inoiz agertu ez diren errugabeak. Maletadun haur eta nerabeak. Ikusezinak ziren. Hala ere, existitu ziren, existitzen dira. Miren Azkaratek lehen aldiz jaso du beraien ahotsa. Euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben kontakizunak. Venezuela, Mexiko, Hendaia, Kuba, Suitza, Cabo Verde... Ikusezin izateari utzi nahi dioten bizipenak.

Abenduak 10

19:30 - 20:00

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)