MODUS OPERANDIAtzo eta gaur

Kontzertua

Bi abestik azaltzen dute goitik behera Modus Operandi taldearen erakargarritasuna edozein herriko jaietako egunak giro atseginean pasatzeko, albo batetik bestera. “This is the esta” eta “Dantza gaitezen hil arte” abestiekin izugarri gozatuko du festazale eta musikazaleak. Iñaki Ortiz de Villalba kantari ospetsuak sortu zuen Modus Operandi (Eus- kal Herria, 2017), karpeta batean gordeta, baina ahaztu gabe, zituen kantuei irtenbidea emateko, eta ikuslea txunditzeko berriro ere proposamen biribilarekin. Betagarri taldea itzali aurretik, bazituen kolkoan hainbat doinu abesti bilakatzeko; beraz, talde berri bat egituratzen hasi ondoren gorpuztu zuen Modus Operandi. Jai giroko ska, rocka eta popa elkartu ditu Modus Operandi taldeak, letren engaiamenduarekin atondu eta musikaren oreka bilatu dute zuzeneko trinko eta sutsuarekin. 

Abenduak 10

18:00 - 18:30

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi